IKASTURTEAN ZEHAR EGINIKOAREN LABURPENA
Ikasgai honi agur esateko momentua iritsi da eta era berean, blog honi amaiera emateko unea. Ikasturtea amaitu dugu eta azterketen azken txanpa geratzen zaigu.
Lehenengo kurtsoaren bigarren lauhileko osoan zehar Didaktika Orokorra izeneko ikasgai honek biltzen dituen hainbat kontzepturen inguruko lanketan aritu gara, eta ikasgai honen lanketa desberdin bat egiteko asmoarekin, blog bat irekitzea proposatu zitzaigun klasean landutako edukien inguruko hausnarketa propioak egiteko . Hori dela eta, azkenengo sarrera honetan Didaktikaren inguruan landutako alderdi desberdinen laburpen bat azalduko da.




