NOR DA JOSE MOYA?
1957 urtean sortu zen Kanariar Uharteetan. Hezkuntza Zientzian aditua da. Gaur egun Kanariaseko Gobernuko Lanbide Heziketako eta Helduen Hezkuntzako Zuzendaria da.
2007an Jose Moyak Grandako LHI emaniko konferentziaren azterketa.
- ZER DIO JOSE MOYAK?
Moyak konpetentziak honela ulertzen ditu: pertsona batek helburu konkretu bat lortzeko erabiltzen dituen baliabidea multzoa da, multzoa zein erabilera hain zuzen ere. Jakintzaren pilaketak ez du ezagutza esan nahi. Pertsona batek konpetentziak garatu ahal izateko, esanahia aurkitu behar dio diahrduen horri; errealitatearekin kontrastatua egon behar da. Hezkuntzak beraz, konpetentzia horien garapena izan behar du ardatz, konpetentzia horien lanketa funtsezkoa izanen delarik.
Hasiera batean, Jose Moyak zalantzan jartzen du ea ikaskuntza motak aldatu diren edo iraganean errotuak jarraitzen ote dugun airean utziz.
Jarraian Moyak 4 ikaskuntza mota bereizten ditu:
- Konpetentziak (Espainian 2007n hasi ziren lantzen)
- Gaitasunak (Espainian 1990n hasi ziren lantzen)
- Jokaerak (Espainian 1990n hasi ziren lantzen)
- Jarrerak (Espainian 1960 hasi ziren lantzen)
Espainiako Hezkuntza sistema maiz jarrera eta jokaeraren lanketan zentratu da, orain ordea konpetentziak garrantzia hartzen ari dira.
- "HEZKUNTZAK EZ DU IZAERA SELEKTIBOA" ZER GERTATZEN DA ERREBALIDEKIN?
Hezkuntza akordioek eratzeko aurkitzen diren zailtasunak aipatzen du. Erabakiak herrialde jakin batean hartzean zailtasunak aurki daitezkeen bezala, Europa mailako erabakiak oraindik zailtasun handiagoa izaten dutela azpimarratzen du. Herrialde bakoitzak bere interesen arabera jokatzeak du eragin zuzena traba horiek aurkitzerako orduan. Horregatik, irizpideak argiak izan behar direla dio Moyak. Lau ikaskuntza mota bereizten dituen bezala, Hezkuntzak bete beharreko 3 irizpide argi bereizten ditu.
Batetik, Europatik hitzartua dagoen moduan, hezkuntza gehiengoaren eskura egon behar da. Guztionganako izaera izan behar du. Ezin da selektiboa izan. Ildo honetatik beraz, errabalidak filtro bat dira ikaskuntza prozesuan. Hezkuntzaren demokratizazioan oztopo bat, jendea kanpoan uzteko tresna bat bilakatzen direlarik. Bestalde, Hezkuntza errealitatean txertatua egon behar da. Erabilgarritasuna izan behar du, bizitzako esparru ezberdinekiko harremana izango duelarik. Azkenik, eskolan ikasten denak bizitzarako prestakuntza izan behar du. Eguneroko bizitzan erabili ahal izateko baliabideen garapenean zentratu behar da.
Moyak konpetentzien garrantzia azpimarratzen du aldi oro, hezkuntzaren ardatz izan behar dira bere aburuz. Euskal Autonomia Erkidegoan garaturiko Heziberri Hezkuntza proiektuak ere konpetentzien garapena hartzen du ildo nagusitzat. Moyaren ustez, oinarrizko konpentzien lanketak hobekuntzak ekarri ditzake, baina horretarako ikuspegi eta estrategia egokiak garatzea ezinbesteko dela dio. Ikuspegi hau beraz, ezin da instrumentala izan. Oinarrizko konpentzien lanketa horretan irakasleek berebiziko garrantzia dute, irakasleak zuhurtzia izan behar dute egiten dutenaren inguruan.
Hala ere, Jose Moyak dioenaren arabera, Hezkuntza legeak aldatzeak ez du zertan hobekuntza ekarri, aldaketa hori sakoneako ez bada hobekuntza ez da benetazkoa izango.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina