2017(e)ko apirilaren 1(a), larunbata

KULTURA BISUALA

ARGAZKI NARRATIBA




La expresión “Cultura Visual” pretende englobar, en un concepto común, todas aquellas realidades visuales, sean del tipo que sean, que, poco a poco, van teniendo un papel cada vez más relevante en nuestra cultura. Así, a las tradicionales categorías de la Historia del Arte (pintura, escultura, arquitectura, artes decorativas, etc.) se han sumado otras como la fotografía, el cine, la infografía, el diseño, la moda, la publicidad, la danza, el teatro, el cómic, el grafitti, el net.art, la publicidad, etc.


HAURTZAROA



   

Gure gizartean, haurtzaroa bizitzako etapen artean, zoriontasunak eta ardura-ezak ezaugarritzen du. Haurtzaroa errepresentatzerako orduan, kolore biziak eta argitasuna erabiltzen dira, garai hau jolasarekin loturik irudikatzen delarik. Jolasa maiz objetu materialekin harremantzen da mnedebaldeko kulturan. Azken batean gure gizartean dagoen kontsumoarekin loturik. 

Azaleko aniztasun eta berdintasun bat "berez" badela irudikatu nahain, haurtzaroaren inguruko argazkietan bi sexuko pertsonak azaltzen dira. Hala ere, ezkerreko irudian ikus daitekeen bezala,"lanean" ari dena mutila da, "jostailua" edo "lan tresna" eskuetan duena hain zuzen ere. Aldamenean neska azaltzen da , lurrean eseria dagoela besterik gabe jolasean. 

Eskuineko irudiarekin estereotipo hau hautsi nahian, haurtzaroak errealitate ezberdinak dituela adieraz nahi izan dut. Esku artean tresna bera izan arren, tresna horrekin egiten ari direnak ez du zerikusirik. Lehenengo irudian jolasean ari diren bitartean, bigarren irudian lanean ari dira. Haurrak diren arren, munuduko zenbait lekutan bizitzako etapa hau eta beste etapa batzuen artean ez dago ezberdintasunik. Haurra izateak ez du inor helduen mundutik bereiziko, lanean aritu ahal izateko bi esku gehiago baitira. 

Ezkerreko irudian "gure" haurtzaroaren antagonismoa irudikatzeko garapen bidean dagoen herrialde bateko irudia erabili den arren, argi adieraz nahi nuke ez dagoela horren urruti joan beharrik "beste" haurtzaro eredu bat ikusi ahal izateko. Gure gizarte garatuan ere, badira horren koloretsu eta alaiak ez diren haurtzaroak ere. 


IRAKASKUNTZA edo HEZKUNTZA

XIX. mendea                        XXI. mendea
   

" Duela 150 urteko zirujau batek gaur egunera jauzi eginen balu, guztiz galdurik egonen litzateke bere lantegian, ezin izanen luker bere jarduna aurrera eraman. Duela 150 urteko irakasle batek gaur egunera jauzi eginen balu ordea, ez luke arazorik izanen bere jarduna aurrera eraman ahal izateko."

Eskuineko irudian ikus daitekeen moduan, XIX. mendeko eskola batez ari garenean, buruan dugun irudia lau paretek osaturiko eraikin batena da. Erakin horren barruan, haurrak adinaren araberako antolaturiko gela ezberdinetan banaturik daude. Gela horietako bakoitzean, irakaslea gelaren erdigunean egongo da. Leku horretatik gelako begirada guzitiak berak jasoko ditu, ikasleak hauen artean elkar ikusteko aukerarik izanen ez duten bitartean. Erabilik diren euskarriak arbela eta mapa bat izanen dira. 

Bi mendek urte asko hartzen dituzte bere baitan. Gure ingurura begiratuz gero, 200 urteetan eman diren aladaketak izugarriak dira. Beste mundu batean gaudela esan genezake. Hala ere, badago apenas aldaketarik jaso duen egiturarik. Ezkerreko argazkian ikus daitekeen bezala hezkuntza ereduak edo eskolak ez du aldaketarik jasan. Lau pareten artean baliabide edo euskarri berriak sartu diren arren, esentzian eskolak berdina izaten jarraitzen du. Haurrak adinaren arabera banatzen jarraitzen da; gainera, gaur egun eskoletan sartzen diren haur kopuruak gora egin du, hesiak handitu egin dira, haurrak eskola barruan izan dezaketen kontrola ere areagotu egin da. 

Goian azaltzen diren irudiak aldaketa ezaren adibide dira. Erregearen argazkiaren ordez arbela digitala ikus daiteke. Iraskaleak ordea gelaren erdigunea izaten jarraitzen  du. Haurrak ordena zehatz batetan jarrita jarraitzen dute. Ez ote da garaia teoriatik praktikara pasa eta benetako aldaketa bat emateko?

Beheko loturan, eskolak aldatu ez direla argudiatzen duen bideo bat adibide gisa uzten dut.

https://www.youtube.com/watch?v=dqTTojTija8


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

... ETA BLOG HAU ?

ZER DA BLOG HAU? ZER LANDUKO DA BERTAN?