Zer ulertzen da CURRICULUM hitzarekin?
Ikasleen ikasketa prozesuan zehar, landu beharreko edukikak, erabiliko den metodologia eta ebaluaketa irizpideak bilduko dituen dokumentu bat da. Ikasketa prozesua antolatuko den plan bat da azken batean.
CURRICULUMA
Curriculuma oso kontzeptu zabala da, edukien eta zehaztapen formalez gain ordea, badira curriculum bezala ezagutzen diren beste hainbat alderdi ere. Jarraian Curriculum mota ezberdinak zein diren aipatuko dugu, Izan ere informazio dokumentatua duen curriculmaz gain, badira inon idatzirik ez dauden curriculumak ere. Jarraian azalduko diren curriculum motak honela teknokratiko (curriculum formala) eta filosofikoetan (curriculum ezkutukoa) banandu ditzazkegu.
1.CURRICULUM FORMALA EDO AGERIKOA: Gobernuak, ikastetxeak eta irakasleek sortzen edo eratzen duten dokumentua da non definituta geratzen den zer-nolako eduki helazi behar zaien umeei eskolan, nola helarazi (metodologia), nola ebaluatu horiek...etbar. (Heziberri2020 sarreran agertzen den guztia; izan ere, hau curriculum formal bat da).
2.CURRICULUM ERREALA: Curriculum formalean ematen den horretaz ikasleak barneratzen duena. Curriculum formalean nahi adina informazio egon daiteke, baina erreala ikasleak barneratzen duen hori da. Azterketek eduki erreal hau neurtzeko balio dutela suposatzen da.
3.EZKUTUKO CURRICULUMA /EZ AGERIKOA: Irakasleak beren jarrera, begirada, hizkera, hautaturiko material bidez transmintitzen duen oro sartzen da ezkutuko curriculumaren barruan. Irakaslean gain, eraikina, honen antolamendu zein dekorazio elementuek ere ezkutuko curriculuma osatuko lukete. Curriculum mota hau maiz formala bezain garrantzitsutzat hartzen ez den arren, ezin da inolaz ere duen garrantzia gutxietsi.
4.GALDURIKO CURRICULUMA/ EZ DAGOEN CURRICULUMA (CURRICULUM "AUSENTE"): Curriculum mota honetako edukiak ez dira curriculum formalean azaltzen edO azaltzen diren arren ez dira lantzen. Eskuliburu batean azaltzen den gai bat ez ematen izango litzateke adibidea.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina