HEZIBERRI

ZER DA?
"Eusko Jaurlaritza"
ZERI ERANTZUNEN DIO HEZKUNTZA PLAN HONEK?
IKASKETEI LOTUTA
- ZER da lantzen dena?
Hezkuntza planak EAEko ikastetxeetan landu beharreko edukiak, helburuak eta metodologia zein diren zehazten du
- ZERTARAKO ?
Ikastetxeetan lortu beharreko zeharkako konpetentziak (5), konpetentzia diziplinarrak (7) eta azkenik hezkuntza planaren helburuak ere zehazten dira.
- NOLA ?
Jarraitu beharreko metodologia zein izan behar den zehazten da. Irakaskuntza perspektiba ezberdinak biltzea billatuko da. Konpetentzien lorpena ematea bilatuko du landuko den metodolgoiak.
- NOIZ?
Hezkuntza planean bi ziklo bereiziko dira. Lehen zikloan 1go, 2. eta 3. maila; bigarren zikloan berriz, 4., 5. eta 6. maila.
- NORK?
Eskola komunitate osoaren inplikazioa bilatu du hezkuntza plan honek. Familia, irakasle, ikasle eta eskola osoarena azken batean.
EBALUAKETARI LOTUTA
EBALUAKETARI LOTUTA
- ZER?
Konpetentzien ebaluzioa eta edukien ebaluazioa. Ebaluazioan diziplinarra diren konpetentziara jo behar dugu zeharkakoak ematen diren jakiteko.
- ZEREN BITARTEZ?
2 irizpide erabiliko dira:
- Ebaluazio irizpideak: baieztapen batzuk izango dira.
- Lorpen adierazleak: ebaluazio irizpideak bete diren erakutsiko duten adierazleak.
- NOLA?
Bi ebaluazio mota egonen dira:
- Ebaluazio autentikoa: erralitate batekin alderatu daitekeen egoera.
- Testuinguruan errotutako ebaluazioa: konpetentziak testuinguruan ebaluatu behar dira.
- NOIZ?
Ebaluaketa hiru fasetan burutuko da:
- Hasieran: diagnostikoa. Adibidez: PISAko azterketa test deagnostikoa da.
- Ikasketa prozesuan zehar. Bitarteko edo formatiboa izanen litzateke, feedback-a ematen duelako.
- Amaierakoa: prozedurazkoa izatearen aldeko apustua.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina